Izar-X ontzia Marterantz doa, baina misioan zehar matxura bat gertatu da. Nabigazio-sistema automatikoa desaktibatu egin da, eta ontziaren ibilbidea eskuz berrezarri beharko da.
Misioa osatzeko, lau fase gainditu beharko dituzu. Fase bakoitzean kalkulu bat egin beharko duzu, eta lortutako emaitza hurrengo terminala desblokeatzeko erabiliko da.
Garrantzitsua: kalkulu guztiak Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) egin behar dira. Kodea, berriz, fase bakoitzean eskatutako unitatean eman beharko da.